eskola-trukea Roermond-eko (herbehereak) broekhin eskolarekin
-
DAY 8 – The end.
Martxoaren 16a Pena handiz baina iritsi da holandarrei agur esateko eguna. Eskola-trukea bere amaierara iritsi da negar malko artean. Inoiz ahaztuko ez ditugun bi aste oso polit bezain mugitu igaro ditugu haiekin eta irakasleekin batera. Eskerrak eman nahi dizkizuegu trukea antolatu duten guztiei eta baita parte hartu dutenei ere, haiek gabe ez baitzen bera izango.…
-
DAY 7 – A trip to The Netherlands
Martxoaren 15a Gaurkoa egun mugitua bezain polita izan da. Euskaldunok lehen bi orduetan klaseak eduki ditugu, holandarrek ekitaldi kulturala prestatzen zuten bitartean. 09:50ak aldera DBH4ko gelatara joan gara, eskola trukea promozionatzera. Bertan galdera asko egin dizkigute, bereziki ikasle holandarrei. Gela batetan kortinak ireki dituzte gu iritsi aurretik ikasle holandarrek bistak ikus ditzaten. Gero euskaldunok bi…
-
DAY 6 – Alba wave
Martxoaren 14a Gaurko eguna interesgarria izan da. Goizean goiz, ohiko moduan, Lizeora igo gara. Holandarrak arratsalde kulturala prestatzen zuten bitartean, guk, ikasle euskaldunok, etxeko lanak aurreratzeko denbora eduki dugu. 10:00ak aldera Donibanera jaitsi gara oinez, motoraz San Pedrora pasa eta bertan Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu dugu. San Juan baleontzia ikusi dugu aspaldiko partez; uste…
-
DAY 5 – 3, 2, 1, run!
Martxoaren 13a Gaurkoa egun zoragarria izan da. Irakasleek gure falta sumatzen zutenez, gaur klase normalak eduki ditugu ikasle euskaldunok. Holandarrek, ordea, sekulako plana zeukaten eginda, Aralar eta Iruñea bisitatu dituzte trukean parte hartzen duten irakasleekin. Lehenik, Iruñean, entzierroaren ibilbidea osatu dute, Inexaren azalpenak jasotzen zituzten bitartean. Ondoren, denbora librea izan dute hiria euren kasara deskubritzeko.…
-
DAY 4 – Family day
Martxoaren 12a Gaur Family Day izan dugu, familiarekin bildu eta prestatu ditugun planak egiten ditugun eguna da. Gehiengoa Jaizkibelera joan da jarraian Hondarribin eguna igarotzeko, baina familia bazkariak eta beste zenbait gauza egin ditugu. Gero bildu eta Donibanera joan gara ilunabarra ikustera. Primeran pasatu dugu! Today we had Family Day. It is the day when…
-
DAY 3 – Are you Bilballergic?
Martxoaren 11 Gaurko egunean Bilbora joan gara, Guggenheim museo ingurura konkretuki. Iritsi garenean gure bi ikaslek Bilbori alergia diotela zirudien. Bertan lorez egindako Puppy eskulturaren eta Guggenheimeko eraikinaren inguruko azalpenak jaso ditugu bi ikasle euskaldunen eskutik. Gero bazkaltzeko denbora eduki dugu museora sartu aurretik. Museoan gida izugarriak eduki ditugu! Bai, gure lau ikasle! Horietako bik…
-
DAY 2 – Wanna have dinner?
Martxoaren 10a Gaur da holandarrek Euskal Herrian igarotzen duten bigarren eguna, eta horrekin batera plan desberdinak egin ditugu. Hasteko, goizean goiz, autobusa hartu eta Lizeoan bildu gara, holandarrak alde batetik eta euskaldunak bestetik. Gero Euskara klasea eman diete gutako ikasle batzuek, horrela oinarrizko hitzak ikas ditzaten. Gero hamaiketakoa jateko denbora eduki dugu ikastolako eremuetan barrena…
-
DAY 1 – So this is a mountain
Martxoaren 9a Iritsi da denok espero genuen eguna, bloggera gauzak igotzen hasteko eguna! Badakigu gogotsu zinetela, baina blogarekin batera ikasle eta irakasle holandarrak ere iritsi dira Pasaia inguruetara. Lehenik eta behin, familiak, zer iruditu holandarrak? Jatorrak, ezta? Ba beno, gaurko eguna nola joan den esango dizuegu, xinple-xinple eta azkar. Ohiko moduan ikastolara igo gara, eta,…
-
DAY 8 – To be continued…
Urtarrilaren 25a Iritsi da holandarrei agur esateko eguna. Goizeko 6:30ean bildu gara denok, autobusa hartzen dugun tokian, gure azken autobusa hartzeko. Pena bezain beste nekerekin agurtu gara gure bikote eta familietaz. Autobusera igo gara, bertan isiltasuna zen nagusi. Inexak 8:45ean esnatu gaitu, iristen ari ginela esanaz, nahiz eta 9:15 aldera Iritsi garen Bruselako aireportura. Bertan…
-
DAY 7 – D-day: Cultural Evening
Urtarrilaren 24a 24 ordu baino gutxiago geratzen dira Euskal Herrira itzultzeko, eta horrekin batera hainbeste prestatu dugun cultural evening-ari eskaini diogu egun guztia. Goiza eta eguerdia prestatzeko erabili ditugu: dantzak, esan beharrekoa, pintxoak, etab. Orduak eta orduak entsaiatzen igaro ostean iritsi da ordua. Pintxoak mahai gainean utzi, batzuek baserritar jantzia jantzi, trikitixa eta panderoa hartu…
Iradokizunik bai?